Zer dio Bibliak tatuajeei buruz?
Bibliaren erantzuna
Tatuajeak behin bakarrik aipatzen dira Biblian, Lebitarrena 19:28an: «Ez marraztu tatuajerik larruazalean». Jainkoak Israelgo nazioari agindu hau eman zion ondoko nazioetatik desberdintzeko, hauek beraien jainkoen izenak eta sinboloak tatuatzen baitzituzten (Deuteronomioa 14:2). Egia da kristauok ez dugula Moisesen Legea obeditu behar, baina arau honen atzean dagoen printzipioak Jainkoak nola pentsatzen duen erakusten digu.
Egokia al da kristau batentzat tatuajeak egitea?
Hausnartu ezazu hurrengo Biblia bertsetetan:
«Emakumeak modestiaz apaindu beharko lirateke» (1 Timoteori 2:9, NWT). Printzipio hau emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat da. Besteen sentimenduak kontuan hartu beharko genituzke eta ez genuke atentzioa geureganatu beharko.
Batzuek euren nortasuna definitu edo independenteak direla adierazi nahi dute. Beste batzuek, aldiz, euren gorputzaren jabe direla frogatzeko egiten dute. Hala ere, Bibliak honakoa egitera animatzen ditu kristauak: «Eskain ditzazuela zeuen gorputzak eskaintza bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri; horrela zerbitzu sakratua emango duzue zuen arrazoitzeko gaitasunaz» (Erromatarrei 12:1, NWT). «Arrazoitzeko gaitasuna» erabili ezazu tatuaje bat zergatik egin nahi duzun aztertzeko. Moda bat jarraitu nahi duzulako al da? Edo talde baten parte izateko egin nahi al duzu? Gogoratu tatuajeak iraunkorrak direla; zure sentimenduak, aldiz, aldatu litezke. Zure motibazioa aztertzeak erabaki ona hartzen lagunduko dizu (Esaera Zaharrak 4:7).
«Arinegi ibiltzen den edonor pobrezian sartuko da» (Esaera Zaharrak 21:5, NWT). Tatuajea egiteko erabakia, askotan, arinegi hartzen da. Baina honek zure harremanetan eta lanean eragina izan dezake. Gainera, tatuajeak garestiak dira eta kentzeko mingarriak. Ikerketek, eta geroz eta jende gehiagok tatuajeak kendu nahi izateak, argi uzten dute tatuajeak dituzten askok denborarekin damutu egiten direla.