Saltatu edukira

Nortzuk joango dira zerura?

Nortzuk joango dira zerura?

Bibliaren erantzuna

 Jainkoak kristau leialak direnen arteko zenbaki mugatu bat aukeratu du hauek hiltzen direnean zeruan berpiztuak izateko (1 Pedro 1:3, 4). Aukeratuak izan ondoren, zeruko saria jasotzeko Jainkoa obeditzen jarraitu eta euren fedea sendo mantendu behar dute (Efesoarrei 5:5; Filipoarrei 3:12-14).

Zer egingo dute zerura joango direnek?

 Jesusekin batera errege eta apaiz izango dira 1.000 urtez (Apokalipsia 5:9, 10; 20:6). Beraiek «zeru-lur berriak» eratuko dituzte. Zeru berriak zeruko gobernu berri bat da eta honek lur berria, hau da, lurreko gizarte berri bat aginduko du. Errege hauek gizakiei Jainkoak hasieran nahi zuen bezala bizitzen lagunduko diete (Isaias 65:17; 2 Pedro 3:13).

Zenbat joango dira zerura?

 Bibliak 144.000 pertsona zeruan bizitzeko berpiztuak izango direla esaten du (Apokalipsia 7:4). Apokalipsia 14:1-3 aipuko ikuskarian Joan apostoluak honakoa ikusi zuen: «Bildotsa ikusi nuen Sion mendiaren gainean zutik, eta harekin batera ehun eta berrogeita lau mila lagun». Ikuskarian Bildotsak berpiztutako Jesus irudikatzen du (Joan 1:29; 1 Pedro 1:19). Sion mendiak Jesus eta zeruko 144.000 agintekideen kargu garrantzitsua irudikatzen du (2. Salmoa 6; Hebrearrei 12:22).

 Jainkoaren Erreinuan Kristorekin batera agintzeko «Jainkoak deitu eta aukeratu dituenak», «artaldetxo» izena ere jasotzen dute (Apokalipsia 17:14; Lukas 12:32). Jesusen artaldearen ardi-kopuru osoarekin konparatuta, aukeratuak gutxi direla erakusten du honek (Joan 10:16).

Zerura joango direnei buruzko ideia okerrak

 Ideia okerra: Pertsona on guztiak zerura doaz.

 Ideia zuzena: Jainkoak jende on gehiena lurrean betiko biziko dela promesten du (37. Salmoa 11, 29, 34NWT).

  •   Jesusek honakoa esan zuen: «Ez da inor zerura igo» (Joan 3:13). Zer erakusten du honek? Jesus baino lehen hil ziren pertsona onak, esaterako, Abraham, Moises, Job eta Dabid ez zirela zerura joan (Eginak 2:29, 34). Beraiek Lurrean berpizteko esperantza zuten (Job 14:13-15).

  •   Zeruko berpizkundeari «lehen piztuera» deitzen zaio (Apokalipsia 20:6). Honek beste berpizkunde bat egongo dela erakusten du. Hau lurrean izango da.

  •   Bibliak Jainkoaren Erreinuaren agindupean honakoa gertatuko dela irakasten du: «Ez da gehiago heriotzarik izango» (Apokalipsia 21:3, 4). Promes hau lurrean gertatuko den zerbait da zeruan ez baitago heriotzarik.

 Ideia okerra: Norberak erabakitzen du zeruan edo lurrean bizitzea.

 Ideia zuzena: Jainkoak erabakitzen du zein kristau leialek jasotzen duten «zeruko deiaren saria», hau da, zeruan bizitzeko itxaropena (Filipoarrei 3:14NWT). Beraz, gutako inork ezin du erabaki Jainkoa zerbitzatzeko zeruan edo lurrean bizitzea (Mateo 20:20-23).

 Ideia okerra: Lurrean biziko direnak ez dira zeruan biziko direnak bezain onak.

 Ideia zuzena: Jainkoak «nire herrikoak», «nire aukeratuak» eta «Jaunak [Jehobak, NWT] bedeinkaturiko herria» deitzen die lurrean betiko biziko direnei (Isaias 65:21-23). Jainkoaren hasierako helburua betetzeko ohorea izango dute: gizaki perfektuak izatea eta lurreko paradisuan betiko bizitzea (Hasiera 1:28; 115. Salmoa 16; Isaias 45:18).

 Ideia okerra: Apokalipsia liburuan agertzen den 144.000 zenbakia sinbolikoa da.

 Ideia zuzena: Apokalipsia liburuan zenbaki sinbolikoak agertzen diren arren, batzuk modu literalean erabiltzen dira, esaterako, «Bildotsaren hamabi apostoluen izenak» aipatzen dira (Apokalipsia 21:14). Ikus ditzagun 144.000 zenbakia literalki hartzeko arrazoiak.

 Apokalipsia 7:4⁠ak honakoa dio: «Zigiluz markatuak [edo zeruan bizitzeko konfirmazioa jaso zutenak] zenbat ziren entzun nuen: ehun eta berrogeita lau mila». Hurrengo bertsetetan Bibliak bigarren talde bati buruz hitz egiten du: «Gizatalde handi bat […], inork kontaezin ahalakoa». Gizatalde handikoek ere Jainkoaren salbamena jasotzen dute (Apokalipsia 7:9, 10). 144.000 zenbakia sinbolikoa izango balitz, hau da, kopuru zehatzik gabeko taldea izango balitz, bi taldeen arteko konparaketak ez luke zentzurik izango. a

 Gainera, 144.000 agintekideak «gizakien artetik […] lehen fruitu bezala» erosiak direla dio Bibliak (Apokalipsia 14:4). «Lehen fruitu» esamoldeak handiagoa den talde baten zati txiki bat deskribatzen du. Esamolde honek Jesusekin batera zerutik lurrean biziko direnak aginduko dituztenak deskribatzen ditu (Apokalipsia 5:10).

a Robert L. Thomas irakasleak hurrengoa idatzi zuen Apokalipsia 7:4⁠an aipatzen den 144.000 zenbakiari buruz: «Zenbaki zehatza da; 7:9⁠an, berriz, ez da kopurua zehazten. Zenbaki hau sinbolikoki hartuko bagenu, liburu honetako beste zenbakiak ezingo genituzke literalki hartu» (Revelation 1-7: An Exegetical Commentary, 474. or.).