Tagaloko biltzarra Erroman: «Sekulako bilera familiarra!»
Milaka Jehobaren lekuko tagalo hiztunak Filipinetatik, tagaloen sorterritik, 10.000 kilometro baino gehiagotara elkartu ziren Erroman, Italian. Bertan, 2015eko uztailaren 24-26 bitartean, biltzar berezia ospatu zen.
Kalkulu baten arabera, Europan orain 850.000 filipinar baino gehiago bizi da. Ondorioz, Europako Jehobaren lekukoen 60 kongregazio eta taldek bilerak tagaloz ospatzen dituzte eta inguruan bizi diren filipinoei predikatzen diete.
Hala ere, aurreneko aldia izan zen kongregazio eta talde hauek guztiak hiru egunez Erroman elkartzen zirela, bere hizkuntzan ospatutako lurralde-biltzarrean. 3.239 lagunei, zirrara handia sortu zien, Mark Sandersonen, Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordeko kidearen bisita jasotzeak. Aspaldi Filipinetan zerbitzatzen aritu zen eta egun bakoitzeko amaierako hitzaldiak egin zituen.
«Zuzenean bihotzeraino»
Zer ezberdintasun dago biltzarra ama hizkuntzan entzutea edo bigarren hizkuntzan entzutearen artean? «Ingelesez zertxobait ulertzen dut» dio Eva izeneko ama ezkongabe batek, «baina tagaloko biltzar honi esker, biblia-irakaskuntzak zuzenean bihotzeraino sartu zaizkit». Espainiatik Italiara joateko behar zuen dirua aurreztu ahal izateko, bai berak baita bi seme-alabek ere, ondorengoa erabaki zuten: astean zehar etxetik kanpo ez jatea, ohitura zuten moduan, hilabetean behin izan ezik. «Pena merezi duen sakrifizioa izan zen» dio Evak, «biltzar honetan dena ulertu nuelako!».
Alemanian bizi den Jasminek, biltzarrera joateko baimena eskatu zuen lanean. «Baina justu atera aurretik», kontatzen du, «egin gabeko lana zegoenez, ezingo nukeela joan esan zidaten. Lasai egon nintzen, Jehobari otoitz egin nion eta nagusiarekin hitz egin nuen. Lana berrantolatu genuen eta biltzarrera joan nintzen azkenean! Zoragarria da Europa osoko filipinar anai-arrebekin egoteko aukera izatea».
Noski, Europako filipinar askok ez dute bere sorterria bakarrik faltan botatzen, baita lagun ugari ere Europako beste lekuetara emigratu dutelako. Biltzarrari esker aspaldiko lagunekin berriz elkartu dira, baina orain anai-arreba bilakatuta (Mateo 12:48-50). Fabricek dio: «Lagunak ikusteak nire bihotza poztasunez bete du!». Eta biltzar bukaeran, arreba batek oihukatu zuen: «Sekulako bilera familiarra izan da!».