Zergatik ez diote Jehobaren lekukoek eliza deitzen biltzen diren tokiari?
Biblian, batzuetan «eliza» hitzarekin itzuli den hitz grekoak adoratzaileen taldea esan nahi du eta ez beraiek biltzen diren eraikina.
Ikus ezazu honako adibidea: Efesoarrei 5:24, 25ean Bibliak «Eliza Kristoren menpeko» dela dio, baita «Kristok ere Eliza maitatu eta beronen alde bere burua eman» zuela ere. Bertset hauek ez dute eraikin bati buruz hitz egiten, Kristok maite duen eta bere menpeko den jendez osaturiko kongregazioari buruz baizik. a
Beraz, Jainkoa gurtzeko biltzen garen tokiei ez diegu «eliza» deitzen, «bilera-areto» baizik.
Zer dira Jehobaren lekukoen bilera-aretoak?
Munduan zehar jende ugari joaten da gure asteroko bileretara.
Bilerak egiteko egin diren eraikuntzak dira.
Biblian azaltzen den Jainkoa, Jehoba, adoratzeko eta beraren lekukotza emateko biltokiak dira (Irteera 3:15, oharra; Isaias 43:12).
Jesusek maiz aipatu zuen Jainkoaren Erreinuari buruz ikasten den tokiak dira (Mateo 6:9, 10; 24:14; Lukas 4:43).
Gertuen duzun bilera-aretora joateko gonbidapena luzatzen dizugu eta, honela, zuk zeuk ikusi ahal izango duzu nolakoak diren Jehobaren lekukoon bilerak.
a Antzeko aipamenak aurkitzen ditugu 1 Korintoarrei 16:19, Kolosarrei 4:15 eta Filemoni 2an.