Saltatu edukira

Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena

2025​eko apirilak 12, larunbata

Jehobaren lekukoek urtero Jesu Kristoren heriotza oroitzen dute. Horrela, bere agindua jarraitzen dute: «Segi hau egiten nire oroimenez» (Lukas 22:19).

Ekitaldi honetara gonbidatzen zaitugu.

Ohiko galderak

Zenbat irauten du programak?

Ordubete inguru.

Non izango da?

Jarri harremanetan Jehobaren lekukoekin bertako informazioa jasotzeko.

Ba al dago ordaindu beharreko sarrerarik?

Ez.

Egiten al da diru bilketarik?

Ez.

Nola jantzi beharko lirateke gonbidatuak?

Ekitaldi honetara joateko ez da janzkera zehatzik erabili behar. Hala ere, Bibliako printzipioen arabera apaltasunez eta errespetuz janzten dira Jehobaren lekukoak (1 Timoteori 2:9). Zure janzkera ez da garestia edo formala izan behar.

Nola egiten da Oroitzapena?

Bilera hasteko eta amaitzeko, kanta bat abesten da eta Jehobaren lekuko batek otoitz bat egiten du. Oroitzapenaren atal nagusia hitzaldi bat da. Honetan, Jesusen heriotzaren garrantzia aztertzen da. Gainera, Jainkoak eta Jesu Kristok guregatik egin zutenak nola lagundu ahal digun azaltzen da.

Noiz izango dira hurrengo Oroitzapenak?

2025: Apirilak 12, larunbata

2026: Apirilak 2, osteguna