Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Balio onak izateak, iparrorratz baten antzera, zure seme-alabei bizitzan bide egokia aukeratzen lagunduko die

GURASOENTZAT

7. Balioak irakatsi

7. Balioak irakatsi

ZER ESAN NAHI DU?

Balioak pertsona batek bere bizitza gidatzeko aukeratzen dituen printzipioak dira. Adibidez, saiatzen al zara gauza guztietan zuzentasunez jokatzen? Hala bada, seguruenik zure seme-alabek ere horrela jokatu dezaten nahi duzu.

Balioen barne printzipio etikoak daude. Printzipio hauen arabera jokatzen duen pertsona langilea, zintzoa eta besteekin atsegina izaten da, besteak beste. Ezaugarri hauek gaztetan hobeto lantzen dira.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du» (Esaera Zaharrak 22:6).

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Era digitalean balio moralak ezinbestekoak dira. «Gailu elektronikoen bitartez, eragin kaltegarriak edozein momentutan jaso ditzakegu», dio Karyn izeneko ama batek. «Seme-alabak ondoan dituzula zerbait lotsagarria ikusten egon daitezke!».

BIBLIA PRINTZIPIOA: Pertsona helduek «ona eta txarra bereizteko eskarmentua» edo gaitasuna dute (Hebrearrei 5:14).

Balio etikoak izatea ere ezinbestekoa da. Honen barne edukazio ona izatea («mesedez» eta «eskerrik asko» esatea adibidez) eta besteenganako interesa erakustea daude. Azken ohitura hau ia galdu egin da, jendeak gailu elektronikoei pertsonei baino interes handiagoa jartzen baitie.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei» (Lukas 6:31).

ZER EGIN DEZAKEZU?

Argi utzi zeintzuk diren zure balio moralak. Adibidez, ikerketa batzuek honakoa erakutsi dute: Gazteek sexu harremanak ezkondu baino lehen izateko aukera gutxiago dago, hau gaizki dagoela lehendik irakatsi bazaie.

GOMENDIOA: Erabili momentuko albiste bat balioei buruz hitz egiten hasteko. Adibidez, hilketa bati buruzko albistea entzuten baduzu, hurrengoa esan dezakezu: «Beldurgarria da pertsona batzuek egiten dutena. Zergatik uste duzu jokatzen dutela hain gaizki?».

«Gure seme-alabei erabaki onak hartzea oso zaila egingo zaie ondo eta gaizki dagoena ezagutzen ez badute» (Brandon).

Balio etikoak irakatsi. Txikienek ere «mesedez» eta «eskerrik asko» esaten eta besteenganako interesa erakusten ikasi dezakete. Familiari zuzendutako liburu batek honakoa dio: «Haurrek beraiek baino handiagoa den zerbaiten parte direla ulertzen badute (familia, eskola, auzoa...), besteen alde gauzak egiteko desio handiagoa izango dute» (Parenting Without Borders, Christine Gross-Loh).

GOMENDIOA: Eman zure seme-alabei etxean egiteko lantxoren bat eta, honela, besteen alde lan egitearen garrantzia ikasiko dute.

«Zure seme-alabek etxean lan batzuk egiten ikasten badute, beraien kabuz bizitzean ez dira estututa sentituko. Hau eginez gero, ardura horiek bere eguneroko bizitzaren parte izango dira» (Tara).