Bazter dezagun gaur egungo munduko jarrera berekoia
PERTSONA askok pribilegio, eskubide edo tratu berezi bat jasotzea merezi dutela pentsatzen dute. Ez hori bakarrik; zenbat jasotzen duten axola gabe, gehiago merezi dutela uste dute. Horrela pentsatzen duen jendea berekoia da eta ez da esker onekoa. Bibliak azken egunetan pertsonak horrelakoak izango zirela aurresan zuen (2 Tim. 3:2).
Noski, beti egon dira berekoiak diren pertsonak. Adibidez, Adam eta Ebak euren kabuz ondo eta gaizki zegoena aukeratzea erabaki zuten. Eta, tamalez, guztiak sufritzen ari gara beraien erabakiaren ondorioak. Mendeak beranduago, Judako Uzias erregeak tenpluan intsentsua erre ahal zuela pentsatu zuen. Baina berak ez zuen hori egiteko eskubiderik (2 Kro. 26:18, 19). Antzera, fariseuek eta saduzearrek, Abrahamen ondorengoak izateagatik soilik, Jainkoarengandik tratu berezi bat jasotzea merezi zutela pentsatzen zuten (Mat. 3:9).
Berekoiak eta egozentrikoak diren pertsonez inguratuta gaude, eta beraien jarrerak gugan eragina izan dezake (Gal. 5:26, NWT). Ondorioz, pribilegio edo tratu berezi bat jasotzea merezi dugula pentsatzen hasi gaitezke. Nola saihestu dezakegu horrelako pentsaera? Hasteko, Jehobaren ikuspuntua ulertu beharko genuke. Azter ditzagun hori egiten lagunduko diguten bi Biblia printzipio.
Jehobak erabakitzen du guk jasotzea merezi duguna. Azter ditzagun adibide batzuk.
-
Familian, senarrak bere emazteak errespetatzen duela sentitu behar du, eta emazteak bere Efe. 5:33). Bestalde, ezkonduta daudenek euren ezkontidearengandik bakarrik jaso beharko lukete maitasun erromantikoa (1 Ko. 7:3). Gainera, gurasoek euren seme-alaben obedientzia jasotzea merezi dute, eta seme-alabek gurasoen maitasuna eta laguntza jaso beharko lukete (2 Ko. 12:14; Efe. 6:2).
senarrak maite duela ( -
Kongregazioan, gogor lan egiten duten adindunek gure errespetua merezi dute (1 Tes. 5:12). Hala ere, ez dute anai-arrebek egiten dutena kontrolatzeko eskubiderik (1 Ped. 5:2, 3).
-
Jainkoak giza gobernuei zergak eskatzeko eta euren hiritarrengandik ohorea jasotzeko eskubidea eman die (Erm. 13:1, 6, 7).
Jehobak merezi duguna baino askoz ere gehiago ematen digu maitasunez. Bekatariak garenez, merezi dugun gauza bakarra heriotza da (Erm. 6:23). Hala ere, Jehobak digun maitasun leialarengatik, bedeinkapen ugari ematen dizkigu (Sal. 103:10, 11, NWT). Jasotzen dugun bedeinkapen edo pribilegioetako bakoitza bere merezigabeko eskuzabaltasunari esker da (Erm. 12:6-8; Efe. 2:8).
NOLA SAIHESTU DEZAKEGU JARRERA BEREKOIA EDO EGOZENTRIKOA?
Kontuz ibili munduko jarrerarekin. Beharbada, konturatu gabe, besteek baino gehiago jasotzea merezi dugula pentsatzen hasi gaitezke. Jesusek, horrelako pentsaera zein azkar agertu daitekeen azaltzeko, denario bat jaso zuten langileen konparaketa erabili zuen. Langile batzuek goizean goiz hasi eta egun osoan eguzkiaren beropean jardun zuten lanean. Beste batzuek, aldiz, ordu bakar batez egin zuten lan. Lehen taldeko langileek, egin zuten lanarengatik soldata hobea jaso behar zutela asumitu zuten (Mat. 20:1-16). Zer irakatsi nahi zien Jesusek bere dizipuluei konparaketa horrekin? Jainkoak ematen zienarekin pozik egon behar zutela.
Esker onekoa izan eta ez exijitu ezer besteei (1 Tes. 5:18, NWT). Imitatu Paulo apostolua. Berak ez zien Korintoko anai-arrebei laguntza materiala exijitu, nahiz eta hori egiteko eskubidea izan (1 Ko. 9:11-14). Antzera, besteek ematen diguten guztiarengatik eskertuta egon beharko genuke, eta ez genieke ezer exijitu beharko.
Izan apala. Norbaitek bere buruaz gehiegi pentsatzen duenean, askotan, duena baino gehiago merezi duela pentsatzen hasten da. Apaltasuna pentsaera pozoitsu horren antidotoa da.
Daniel profeta apaltasun eredu aparta izan zen. Bera familia inportante batetik zetorren, itxura onekoa eta azkarra zen, eta hainbat eta hainbat abilezia zituen. Beraz, jasotako tratu bereziak eta pribilegioak merezi zituela pentsatu zezakeen (Dan. 1:3, 4, 19, 20). Hala ere, Daniel apal mantendu zen, eta ezaugarri horregatik Jehobarentzat baliotsua izan zen (Dan. 2:30; 10:11, 12).
Beraz, bazter dezagun gaur egun mundu honetan hain ohikoa den jarrera berekoi eta egozentrikoa. Eta jarrai dezagun Jehobak bere merezigabeko eskuzabaltasunez ematen dizkigun bedeinkapen guztiez gozatzen.