2 | Bibliak ematen duen kontsolamendua
BIBLIAK ESATEN DUENA: «Liburu Sainduetan lehen idatzi guzia gure irakaspenerako idatzia izan da, esperantza ukan [izan] dezagun geure iraupenari eta Liburu Sainduek emaiten duten kontsolamenduari esker» (ERROMATARREI 15:4, EABLB).
Zer esan nahi du aipu honek?
Bibliak ideia kontsolagarriekin sendotzen gaitu pentsaera negatiboari aurre egiteko. Gainera, laster min emozionala desagertuko dela promesten digu.
Nola laguntzen digu?
Guztiok sentitzen gara noizbehinka estuturik eta atsekabeturik. Baina depresioa edo antsietatea dutenek agian egunero borroka egin behar dute horrelako sentimendu mingarriekin. Nola lagundu diezaieke Bibliak?
Bibliak ideia positibo asko ditu eta ditugun ideia negatiboak ordezkatu ditzake (Filipoarrei 4:8). Gure burua pentsamendu kontsolagarri eta lasaigarriekin betetzen du. Era berean, hauek gure emozioak kontrolatzen laguntzen digute (94. Salmoa 18, 19).
Ezertarako balio ez dugula pentsatzen dugunean, Bibliak pentsamendu hori eteten laguntzen digu (Lukas 12:6, 7).
Bibliako pasarte askok ez gaudela bakarrik eta Jainkoak, gure Sortzaileak, gure sentimenduak guztiz ulertzen dituela ziurtatzen digute (34. Salmoa 19 [34:18, NWT]; 1 Joan 3:19, 20).
Jainkoak oroitzapen mingarriak kenduko dituela promesten du Bibliak (Isaias 65:17, NWT; Apokalipsia 21:4). Kezkagarriak diren pentsamendu eta sentimenduekin borrokan bagabiltza, promesa honek aurrera egiteko behar dugun indarra emango digu ziurrenik.