Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?

Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?

Jesusek Erreinua etortzeko otoitzean eskatzen irakatsi zien bere jarraitzaileei. Izan ere, bazekien Jainkoak ez duela lurrean gauza txarrak gertatzerik nahi, baita Jainkoaren Erreinua dela arazo guztiak konpondu ditzakeen gobernu bakarra ere. Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?

JAINKOAREN ERREINUAK DAGOENEKO EGIN DUENA

Aurreko artikuluan, Jesusek emandako seinalea aztertu dugu. Seinale honek argi uzten du Jainkoaren Erreinua zeruan ezarria izan dela Jesu Kristo Errege izanik.

Bibliaren arabera, Jesusek agintzen hastean egingo zuen lehenengo gauza Satanas eta bere deabruak zerutik botatzea izango zen. Orain lurrean bakarrik izan dezakete eragina eta hori da 1914​tik aurrera gauzak horrenbeste okertzearen arrazoietako bat (Apokalipsia 12:7, 9).

Munduaren egoera okerrera egiten ari den arren, Jesusek, Jainkoaren Erreinuaren Erregeak, gauza asko egin ditu mundu osoko jendeari laguntzeko. Jesusek aurresandako mundu mailako Biblia hezkuntza lanari esker, asko Biblia printzipioak ikasten eta euren eguneroko bizitzan aplikatzen ari dira (Isaias 2:2-4). Milioika lagunek lanaren ikuspuntu orekatsua izaten, euren familia bizitza hobetzen eta gauza materialen esklabu izan gabe hauez gozatzen ikasi dute. Gainera, orain euren onerako dena ikasten ari dira eta Jainkoak bere Erreinuan nahi dituen pertsona motak izateko prestatzen ari dira.

ZER EGINGO DU JAINKOAREN ERREINUAK LASTER?

Jesusek dagoeneko zeruan agintzen duen arren, giza gobernuek oraindik lurrean agintzen dute. Hala ere, Jainkoak honakoa agindu dio Jesusi: «Mendera itzazu, bada, guduan etsaiak» (110. Salmoa 2). Laster, Jesusek bere etsai guztiak suntsitu eta Jainkoa obeditu nahi dutenen arazoak konponduko ditu.

Garai horretan, Jainkoaren Erreinuak honakoa egingo du:

  • Erlijio faltsuak kendu. Bibliak erlijio faltsua suntsitua izango den emagaldu batekin konparatzen du. Jainkoari buruzko gezurrak irakatsi dituzten eta jendeari bizitza zaildu dioten erlijioak ez dira gehiago izango. Hauen suntsipenak zur eta lur utziko ditu pertsona asko (Apokalipsia 17:15, 16).

  • Giza agintaritza kendu. Jainkoaren Erreinuak gobernuak suntsituko ditu (Apokalipsia 19:15, 17, 18).

  • Pertsona gaiztoak desagerrarazi. Zer gertatuko zaie gauza txarrak egiten eta Jainkoa desobeditzen jarraitu nahi dutenei? «Gaizkileak […] jo eta garbitu egingo dituzte mundutik» (Esaera Zaharrak 2:22).

  • Satanas eta bere deabruak suntsitu. Satanas eta bere deabruek ezin izango dituzte nazioak gehiago engainatu (Apokalipsia 20:3, 10).

Zer gertatuko zaie Jainkoaren Erreinua onartzen dutenei?

ZER EGINGO DU JAINKOAREN ERREINUAK GIZADIAREN ALDE?

Jesusek, zeruan Errege izanik, edozein giza agintarik lortu dezakeena baino askoz ere gehiago lortuko du. Gainera, gizakien artetik aukeratutako 144.000 erregeren laguntza izango du (Apokalipsia 5:9, 10; 14:1, 3). Jainkoaren nahia lurrean beteko dela ziurtatuko du. Zer egingo du Jainkoaren Erreinuak lurreko biztanleen alde?

  • Gaixotasunak eta heriotza kendu. «Bizilagun batek ere ez du “akiturik [gaixorik] nago” esango» eta «ez da gehiago heriotzarik izango» (Isaias 33:24, Ol; Apokalipsia 21:4).

  • Bake eta segurtasun betea ezarri. «Bete-betea izango da haien bakea» eta «nor bere mahats-parrapean eseriko da, bere pikondopean, inoren beldurrik gabe» (Isaias 54:13, Ol; Mikeas 4:4).

  • Atsegina den lana eman. «Nire aukeratuek beraien lanaren emaitzaz izugarri gozatuko dute. Ez dira alferrik ahaleginduko» (Isaias 65:22, 23NWT).

  • Ingurumen arazoak konpondu. «Poztu bitez basamortua eta lur elkorra, alai bedi eta loratu landa lehorra» (Isaias 35:1).

  • Jendeari betiko bizitzeko egin behar duena irakatsi. «Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean» (Joan 17:3).

Jainkoak bedeinkapen hauez gozatu dezazun nahi du (Isaias 48:18). Hurrengo artikuluan, etorkizun zoragarri hau izateko egin behar duzuna azalduko da.