Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Gure irakurleek galdetzen dute

Jehobaren lekukoen kongregazioetan emakumeak adindun izendatuak izan al daitezke?

Jehobaren lekukoen kongregazioetan emakumeak adindun izendatuak izan al daitezke?

Mundu osoan zehar, Jehobaren lekukoen artean milioika emakumek Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaltzeko lanean parte hartzen dute. Bibliak honakoa aurresaten du: «Jehobak agindua ematen du; ejerzitu handia dira berri onak zabaltzen dituzten emakumeak» (68. Salmoa 11NWT).

Baina ez dugu nahastu behar emakume hauek egiten duten lana erlijio batzuetako emakumeak diren erlijioburuek egiten dutenarekin. Zergatik?

Erlijioburuak diren emakumeak normalean beraien elizetan aurrea eraman eta irakasten dute. Baina Jehobaren lekukoak diren emakumeek kongregazioaren parte ez direnei predikatzen diete, hau da, etxez etxe eta beste leku batzuetan aurkitzen dituztenei.

Bestalde, kongregazioan egiten duten jarduera emakumeek beste erlijio batzuetan egiten dutenarekin konparatuta desberdina da. Jehobaren lekukoen kongregazioetan gizonak bakarrik izan daitezke irakasteko izendatuak. Beraz, emakumeek ez dute bileretan irakasten bataiatutako gizon bat bertan badago (1 Timoteori 3:2, oharra; Santiago 3:1).

Gizonak bakarrik izan behar dutela adindun izendatuak esaten du Bibliak. Adibidez, Paulok Titori hiri bakoitzean «buru» edo adindunak izendatzeko eskatu zion. Gainera, gizon hauek akats gabeak eta «emazte bakarraren senar» izan behar zutela esan zuen (Titori 1:5, 6, Euskal Biblia, Jaime Kerexeta). Timoteori ere antzeko argibideak eman zizkion: «Egia da elkarte-zuzendari izan nahi duenak eginkizun ona nahi duela. Baina zuzendariak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua [emazte bakarreko gizona, oharra], neurritsu, zentzudun, gizabidetsu, ostatu-emaile, irakasteko trebe» (1 Timoteori 3:1, 2).

Zergatik izan behar lukete gizonek bakarrik kongregazioan adindun? Paulok dio: «Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik. Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva» (1 Timoteori 2:12, 13). Beraz, Jainkoak gizonek kongregazioan aurrea eramatea eta irakastea nahi zuela erakusten du sorkuntzaren ordenak.

Jehobaren lekuko guztiek beraien buru den Jesu Kristoren eredua jarraitzen dute. Jesusen ikasle izan zen Lukasek honakoa idatzi zuen Jesusi buruz: «Herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren berri ona hots eginez». Beranduago, Jesusek lan bera egitera bidali zituen bere jarraitzaileak: «Herriz herri joan ziren, berri ona hots eginez» (Lukas 8:1; 9:2-6).

Gaur egun, Jehobaren lekuko guztiek, bai gizonek, bai emakumeek, ahal duten guztia egiten dute Jesusek aurresandakoa egiteko: «Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena» (Mateo 24:14).