Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AZALEKO GAIA | JAINKOARENGANDIK URRUNTZEN GAITUZTEN GEZURRAK

Jainkoa izenik gabe utzi zuen gezurra

Jainkoa izenik gabe utzi zuen gezurra

JENDE ASKOK SINESTEN DUENA

«Jainkoak izenik duen edo ez gaiari buruz ez gara ados jarri eta, izenik balu, zein den ere ez genuke jakingo» (David Cunningham irakaslea, Theological Studies).

BIBLIAK DIOENA

Jainkoak esan zuen:«Yaube naiz Ni; hau da nire izena» (Isaias 42:8, Itun Zâr eta Berria, Erramun Olabide, euskara batura egokituta). Euskaraz, Jainkoaren izena modu desberdinetan idazten da, esaterako, Jehoba, Yahve edo Yaube. Jatorrizko hebrear hizkuntzan, «berak izatea eragiten du» esan nahi du.

Jehobak bere izena erabili dezagun nahi du. «Dei egin Haren izenari», dio Bibliak. «Zabaldu herrietan Haren egintza bikainak, ospatu Haren izenaren handitasuna» (Isaias 12:4, Euskal Biblia, Jaime Kerexeta [Ke], ortografia egokituta).

Jesusek Jainkoaren izena erabili zuen. Honakoa esan zion otoitzean Jehobari: «Nik ere ezagutarazi diet [Jesusen jarraitzaileei] zure izena eta ezagutaraziko ere». Zergatik eman zien ezagutzera Jainkoaren izena? Honela jarraitu zuen: «Zuk [Jainkoak] ni maitatu nauzun amodioa izan dadin hauen baitan eta ni ere izan nadin hauen baitan» (Joan 17:26, Jesu Christoren Evangelio Saindua, Ioannes Haraneder, euskara batura egokituta).

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA

Walter Lowrie teologoak idatzi zuen: «Jainkoa izenez ezagutzen ez duenak, ez du benetan pertsona bezala ezagutzen eta ezingo du maitatu indar inpertsonal bat bezala bakarrik ezagutzen badu».

Jainkoaren izen propioa ezkutatu edo ordezkatzea Bibliatik kentzea bezala da

Victor izeneko gizon bat astero joaten zen elizara, baina ez zuen Jainkoa ezagutzen. «Orduan Jainkoaren izena Jehoba dela ikasi nuen eta ofizialki aurkeztu izan balidate bezala izan zen», dio Victorrek. «Askotan entzun nuen berari buruz eta azkenik ezagutu ahal izan nuen. Benetakoa den norbait bihurtu zen niretzako eta horrez geroztik nire laguna da».

Jehoba, aldi berean, bere izena erabiltzen duten gizakiengana hurbiltzen da. «Bere izen santua bihotzean» daukatenei buruz, honakoa promesten du: «Barkatuko diet, gizon batek bere seme, bera zerbitzatzen duen bati, barkatzen dion bezala» (Malakias 3:16, 17, Biblia, José Antonio Uriarte [Ur], euskara batura egokituta). Jainkoak bere izena erabiliz hots egiten diotenak ere saritzen ditu. Bibliak dio: «Jaunaren izenari hots egiten dion guztia, salbatua izango da» (Erromatarrei 10:13, Ur, euskara batura egokituta).