01 IKASGAIA
Nola laguntzen gaitu Bibliak?
Askok ditugu bizitzari, sufrimenduari, heriotzari eta etorkizunari buruzko galderak. Gainera, guztiok ditugu kezkak. Adibidez, bizitzeko nahiko diru izatea edo familia zoriontsua izatea. Zertaz konturatu dira pertsona asko? Bibliak bizitzako galdera garrantzitsuenak erantzuten dituela. Gainera, eguneroko bizitzarako aholku praktikoak ematen dituela ere ikusi dute. Zure ustez, ez al da egia Bibliak guztioi lagundu ahal digula?
1. Zeintzuk dira Bibliak erantzuten dituen galdera batzuk?
Bibliak galdera inportante hauek erantzuten ditu: Nola hasi zen bizia? Zergatik gaude hemen? Zergatik sufritzen dugu? Zer gertatzen da norbait hiltzen denean? Guztiok bakea nahi badugu, zergatik dago horrenbeste gerra? Zer gertatuko zaio lurrari? Bibliak galdera hauen erantzunak bilatzera animatzen gaitu. Askori galdera hauen erantzunak oso logikoak iruditu zaizkie.
2. Nola laguntzen gaitu Bibliak eguneroko bizitzaz gozatzen?
Bibliak aholku bikainak ematen dizkigu. Esaterako, familia zoriontsua izaten laguntzen digu. Gainera, estresari aurre egiteko eta lanaz disfrutatzeko aholkuak ematen dizkigu. Elkarrekin argitalpen hau aztertzen dugun bitartean, Bibliak gai hauei eta beste gai askori buruz dioena ikasi ahal izango dugu. Biblian idatzita dagoen guztia geure onerako dela ikusiko dugu (2 Timoteori 3:16).
Argitalpen honek ez du Biblia ordezkatzen. Horren ordez, Biblia zeure kabuz aztertzera animatzen zaitugu. Beraz, bertan agertzen diren Bibliako erreferentzia edo aipu guztiak irakurtzera eta ikasten ari zarenarekin konparatzera animatzen zaitugu.
SAKONDUZ
Ikasi Bibliak nola lagundu dion jendeari, nola gozatu dezakezun hau irakurtzeaz eta zergatik behar duzun laguntza Biblia ulertu ahal izateko.
3. Bibliak gidatu egiten gaitu
Biblia argi indartsu bat bezalakoa da. Honi esker, erabaki onak hartu ditzakegu eta etorkizunean zer gertatuko den jakin dezakegu.
Irakurri 119. Salmoa 105 eta aztertu elkarrekin:
-
Zer pentsatzen du Salmoaren idazleak Bibliari buruz?
-
Zer pentsatzen duzu Bibliari buruz?
4. Bibliak gure galderak erantzuten ditu
Emakume batek urteetan zehar buruan zituen galdera garrantzitsuen erantzunak topatu zituen Biblian. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Zer galdera zituen emakume honek?
-
Nola lagundu zion Biblia aztertzeak?
Bibliak galderak egitera animatzen gaitu. Irakurri Mateo 7:7 eta aztertu elkarrekin:
-
Dituzun galderen artean, zeintzuk erantzun ditzake Bibliak?
5. Biblia irakurtzeaz gozatu dezakegu
Askok Biblia irakurtzen disfrutatzen dute eta oso lagungarria egiten zaie. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Zer pentsatzen dute gazteek irakurtzeari buruz?
-
Irakurtzea gustukoa ez izan arren, zergatik gustatzen zaie Biblia irakurtzea?
Bibliak gida, kontsolamendua eta esperantza ematen dizkigu. Irakurri Erromatarrei 15:4 eta aztertu elkarrekin:
-
Interesatzen al zaizkizu Biblian datozen promesa kontsolagarriak eta esperantza?
6. Besteen laguntzarekin Biblia ulertu dezakegu
Euren kabuz Biblia irakurtzeaz gain, askok beste batekin aztertzea oso lagungarria dela ikusi dute. Irakurri Eginak 8:26-31 eta aztertu elkarrekin:
-
Nola ulertu dezakegu Biblia? (Ikusi 30 eta 31 bertsetak)
ZER DIO JENDEAK? «Biblia aztertzea denbora galtzea da».
-
Zer erantzungo zenioke? Zergatik?
LABURPENA
Bibliak eguneroko bizitzarako aholkuak ematen ditu, galdera garrantzitsuak erantzuten ditu eta jendeari kontsolamendua eta esperantza ematen dizkio.
Berrikuspena
-
Nolako aholkuak ematen dizkigu Bibliak?
-
Zeintzuk dira Bibliak erantzuten dituen galdera batzuk?
-
Zer gustatuko litzaizuke Bibliatik ikastea?
GEHIAGO IKASTEKO
Bibliako aholkuak praktikoak dira gaur egunerako.
«Bibliako irakaspenen betiko jakinduria» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2018 1. zb.)
Ikusi Bibliak nola lagundu dion txikitatik emozioekin arazoak izan dituen gizon bati.
Bibliak aholku praktikoak ditu familientzat.
«Familia zoriontsuak izateko 12 aholku» (Esnatu!, 2018 2. zb.)
Askok munduko agintariari buruzko ikuspuntu okerra dute. Ikusi zer dioen Bibliak.