12. IKASGAIA
Nola dago antolatua gure predikatze-lana?
Jesusek, hil baino lehenago, honakoa jakinarazi zuen: «Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena» (Mateo 24:14). Baina, nola burutuko zen mundu-mailako predikatze-lan hau? Jesusek lurrean izan zenean ipini zuen eredua jarraituz (Lukas 8:1).
Etxez etxe predikatzen dugu. Jesusek berri onak etxez etxe zabaltzen irakatsi zien bere ikasleei (Mateo 10:11-13; Eginak 5:42; 20:20). Lehen mendeko berri onen zabaltzaileei, eremu jakin batzuk predikatzeko esan zitzaien (Mateo 10:5, 6; 2 Korintoarrei 10:13). Gaur egun ere, gure predikatze-lana ondo antolaturik dago eta kongregazio bakoitzari eremu bat egokitzen zaio predikatu dezan. Honi esker, ahalik eta jende gehienari heltzen gara eta, horrela, «herriari predikatzeko» Jesusen agindua betetzen dugu (Eginak 10:42).
Jendearekin hitz egiten saiatzen gara nonahi dagoela. Jesusek, honetan ere, eredua jarri zigun jendea nonahi predikatuz, besteak beste, itsasertzean edo herri bateko ur-putzuan (Markos 4:1; Joan 4:5-15). Guk ere, jendearekin Bibliari buruz hitz egiten dugu ahal dugun toki guztietan, esaterako, kalean, dendetan, parkeetan edo telefonoa erabiliz. Gure bizilagunei, lankideei, eskolakideei eta familiakideei ere predikatzen diegu aukera aproposa dugunean. Zer lortzen da ahalegin guzti hauekin? Mundu osoan, milioika pertsonei, Jainkoa gure «salbatzaile dela» jakinarazten duten berri onak entzuteko aukera ematea (96. Salmoa 2).
Nori hitz egin nahi diozu berri onei buruz eta hauek bere etorkizunean izan dezaketen eraginari buruz? Ez ezazu itxaropenez beteriko mezu hau zuretzako isilpean gorde, lehenbailehen zabaldu ezazu!
-
Zeintzuk dira zabaldu behar diren berri onak?
-
Nola segitzen dute Jehobaren lekukoek Jesusen eredua predikatzen dutenean?