Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

DIZIPULUAK EGIN

11. IKASGAIA

Xinpletasuna

Xinpletasuna

Printzipioa: «Hitz ulergarriak ez badituzue adierazten, nola jakin zer ari zareten esaten?» (1 Ko. 14:9).

Jesusek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Mateo 6:25-27. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Zer adibideren bitartez erakutsi zuen Jesusek Jehoba gutaz arduratzen dela?

  2.   Nahiz eta Jesusek txoriei buruz gauza asko jakin, zer xehetasun xinple aipatu zuen? Zergatik izan zen irakasteko modu ona?

Zer ikasten dugu Jesusen eredutik?

2. Modu erraz eta xinplean irakasten dugunean, jendeak irakatsitakoa gogoratuko du eta euren bihotza ukituko dugu.

Jesus imitatu

3. ​Ez hitz egin gehiegi. Gaiari buruz dakizun guztia esan beharrean, jarri arreta aztertzen ari zareten argitalpeneko informazioan. Galdera bat egin ondoren, itxaron pazientziaz erantzuna eman dezan. Erantzuna ez badaki edo Bibliarekin bat ez datorren ikuspunturen bat adierazten badu, egin galdera gehiago arrazoitzen laguntzeko. Ideia nagusia ulertu duenean, aurrera egin.

4. Lagundu zure ikasleari irakaspen berriak dagoeneko dakienarekin lotzen. Adibidez, berpizkundeari buruzko ikasgai bat aztertu aurretik, berrikusi laburki hildakoen egoerari buruz ordurako ikasi duena.

5. Adibideak kontuz erabili. Adibide bat erabili aurretik, galdetu zeure buruari:

  1.    «Xinplea al da?».

  2.   «Erraz ulertuko al du?».

  3.   «Adibideak irakatsi nahi duen ideia gogoratuko du ala adibidea soilik?».