55. KANTA
Ez izan beldur!
-
1. Jo aurrera, ene herri!
Berri onak zabaldu,
Jesus dela Errege,
lur osoan azaldu.
Nire Semeak Satanas
bota zuen lurrera;
laster katez lotuko du,
hori bai askapena!
(ERREPIKA)
Ez izan beldur maiteak,
nahiz jaso mehatxuak,
begi-ninia bezala
zaintzen baitut leiala.
-
2. Nahiz inguruan etsaiek
tranpa ugari jarri,
zu mehatxatzen ari,
‘ta mespretxatzen segi.
Ez izan beldur maitea
haien plan maltzurrari,
nire indar ‘ta babesaz,
ziur zuk irabazi!
(ERREPIKA)
Ez izan beldur maiteak,
nahiz jaso mehatxuak,
begi-ninia bezala
zaintzen baitut leiala.
-
3. Nik ezin zaitut ahaztu,
hori gogoan izan.
Nik berpiztuko zaitut,
nahiz egon hilobian.
Ez izan beldur gorputza
hil dezakeenari,
zu mantendu zaitez leial,
‘ta betirako bizi.
(ERREPIKA)
Ez izan beldur maiteak,
nahiz jaso mehatxuak,
begi-ninia bezala
zaintzen baitut leiala.
(Ikusi Deu. 32:10; Neh. 4:14 [4:8, NWT]; Sal. 59:1 [59:2, NWT]; 83:2, 3 [83:3, 4, NWT] ere)