90. KANTA
Bata besteari adore eman
(Hebrearrei 10:24, 25)
-
1. Bata besteari xamurki
adore emanez gero,
maitasun lotura ederrak
izango ditugu denok.
Jehobaren herrian dugu
anaiarte maitekorra.
Babesleku segurua da,
gure kongregazioa.
-
2. Lagun minen hitz goxoa da
guztiz kontsolagarria,
pozten dute gure bihotza
euren berba egokiak.
Itxaropen ‘ta asmo bera
dutenekin lan eginez,
batak besteari lagundu
zama astunak arintzen.
-
3. Jehobaren egun handia
oso gertu dagoenez,
elkarturik egon gaitezen
azkeneraino iraunez.
Elkarrekin gurtu Jehoba
bihotzez eta betiko.
Beraz, elkar adore eman
eutsiz fedeari tinko.
(Ikusi Lk 22:32; Eg 14:21, 22; Ga 6:2; 1 Ts 5:14 ere)