ERNE SEGI!
Amets hutsa al da arrazen arteko berdintasuna lortzea? | Zer dio Bibliak?
Jende askorentzat, arraza desberdinetako pertsonen arteko berdintasuna amets bat besterik ez da.
«Arrazakeria erakundeak, talde sozialak eta jende arruntaren egunerokoa kutsatzen duen pozoia bezalakoa da. Arrazismoak pertsonen artean desberdintasunak sortzen jarraitzen du» (António Guterres, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia).
Egongo ote da inoiz arraza desberdinetako pertsonen artean berdintasunik? Zer dio Bibliak?
Jainkoaren ikuspuntua arrazen arteko berdintasunari buruz
Biblian, Jainkoak arraza desberdinetako pertsonak nola ikusten dituen azaltzen da.
«Gizon bakar batengandik sorrarazi zituen Jainkoak nazio guztiak, lur zabal osoan bizi zitezen» (Eginak 17:26).
«Orain jabetzen naiz benetan Jainkoak ez duela bereizketarik egiten, baizik eta berari begirune dion eta beraren nahia betetzen duen edonor duela gogoko, herri batekoa nahiz bestekoa izan» (Eginak 10:34, 35).
Bibliaren arabera, gizaki guztiak familia bakar baten parte gara eta Jainkoak arraza guztietako pertsonak onartzen ditu.
Nola lortuko da arrazen arteko berdintasuna?
Jainkoaren Erreinuak, zeruko gobernu batek, pertsonen arteko berdintasuna ekarriko du. Gobernu honek besteak ondo tratatzen irakatsiko die bere biztanleei, eta hauek sentimendu arrazistei aurre egiten ikasiko dute.
«Zuk zeure nahia munduari azaltzean zure zuzentasuna zer den ikasten dute lurtarrek» (Isaias 26:9).
«Justiziak bakea ekarriko du, patxada eta konfiantza betiko» (Isaias 32:17).
Gaur egun, milioika pertsona besteak duintasunez eta errespetuz tratatzen ikasten ari dira Biblian.
Gehiago jakiteko, irakurri hurrengo izenburua duen ¡Despertad! edo Réveillez-vous ! aldizkaria: «¿Tiene cura el prejuicio?» edo «Y a-t-il un remède contre les préjugés».
Gurasoek etxean gai honi buruz nola hitz egin jakiteko, irakurri «¿Cómo hablar con sus hijos sobre el racismo?» edo «Comment parler de racisme à votre enfant» artikulua.