Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Comstock Images/Stockbyte via Getty Images

ERNE SEGI!

Zein lider aukeratuko duzu? | Zer dio Bibliak?

Zein lider aukeratuko duzu? | Zer dio Bibliak?

 Pertsonek erabaki inportante hau hartu behar dute: zeintzuk izango dira euren liderrak edo buruzagiak?

 Zer dio Bibliak?

Giza liderrak mugatuta daude

 Bibliak giza lider guztien mugak identifikatzen ditu.

  •   «Ez izan konfiantzarik handikiengan, salbatzeko gauza ez diren gizakiengan: azken arnasa emanik, hauts bihurtzen dira, eta akabo orduan haien egitasmoak» (146. Salmoa 3, 4).

 Liderrik onenak ere, denborarekin hil egingo dira. Gainera, ez dakite beraien ondorengoek euren lan onarekin jarraituko ote duten (Kohelet 2:18, 19).

 Bibliaren arabera, gizakiari inoiz ez zaio bere burua gobernatzeko gaitasunik eman.

  •   «Badakit, Jauna, gizakia ez dela bere jokabidearen jabe, ezin duela aukeratu bere ibilbidea» (Jeremias 10:23).

 Ba al dago gaur egun ona den liderrik?

Jainkoak aukeratutako liderra

 Bibliaren arabera, Jainkoak gaitasun eta konfiantza handiko lider bat izendatu du: Jesu Kristo (2. Salmoa 6). Jesus Jainkoaren Erreinuko Erregea da. Erreinu hau zerutik agintzen duen gobernu bat da (Mateo 6:10).

 Aukeratuko al duzu Jesusen buruzagitza? Bibliak erabaki honek duen garrantzia azpimarratzen du:

  •   «Ohoratu semea [Jesu Kristo], bestela Jainkoa haserretuko da eta bidean zehar hilko zarete, bere haserrea azkar pizten baita. Zorionekoak berarengan babesten diren guztiak!» (2. Salmoa 12NWT).

 Orain da erabaki bat hartzeko garaia. Bibliako profezien arabera, Jesus 1914 urtean hasi zen agintzen. Laster, Jainkoaren Erreinuak giza gobernu guztiak ordezkatuko ditu (Daniel 2:44NWT).

 Jesusen buruzagitzaren alde nola jarri zaitezkeen gehiago jakiteko, irakurri «Apoyemos ahora el Reino de Dios» edo «Choisissez de soutenir le royaume de Dieu dès maintenant !» artikulua.