ERNE SEGI!
Zure seme-alabak kaltetzen ari al dira sare sozialak? | Nola laguntzen die Bibliak gurasoei?
«Osasun mentala gazteen artean krisialdian dago, eta konturatu gara honen arrazoietako bat sare sozialak direla» (Vivek Murthy doktorea, Estatu Batuetako zirujauburua, New York Times, 2024ko ekainak 17).
Nola babestu ditzakete gurasoek euren seme-alabak sare sozialen arriskuetatik? Bibliak aholku praktikoak ematen ditu.
Zer egin dezakete gurasoek?
Aztertu Bibliako printzipio hauek:
«Nondik ibiliko [den aztertzen du] zentzudunak» (Esaera Zaharrak 14:15).
Sare sozialek gazteengan eragin txarra izan dezaketela kontuan izanda, ez sentitu behartuta zure seme edo alabari hauek erabiltzen uztera. Hau egin aurretik, ziurtatu nahiko heldua dela denbora mugak errespetatzeko, lagun onak mantentzeko eta eduki desegokia saihesteko.
Gehiago jakiteko, irakurri artikulu hauek: «¿Deberían mis hijos usar redes sociales?» edo «Mon enfant devrait-il utiliser les réseaux sociaux ?», eta «Enséñele a su hijo adolescente a usar con seguridad las redes sociales» edo «Protégez votre adolescent des dangers des réseaux sociaux».
«Denbora ahalik eta ondoen aprobetxatu» (Efesoarrei 5:16, NWT).
Zure seme edo alabari sare sozialak erabiltzen uzten badiozu, erabiltzeko arauak jarri eta azaldu hauek nola lagunduko dioten babesturik egoten. Beraren jarreran aldaketaren bat nabaritzen baduzu, agian sare sozialak erabiltzeko mugak jarri beharko dizkiozu.
Erabili Ez zaitzala sareak harrapatu arbel biziduna, zure seme edo alabari mugak beharrezkoak direla ulertzen laguntzeko.
Jakin ezazu gehiago
Bibliak dio «une latzak» bizi ditugula (2 Timoteori 3:1-5). Aldi berean, hauei aurre egiteko laguntza praktikoa ematen digu. Adoleszenteen osasun mentala aztertzen duen artikuluan, guraso eta seme-alabentzat lagungarriak diren Biblian oinarrituriko 20 artikulu baino gehiago daude.