Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JW LIBRARY

Nola instalatu dezakezu JW Library ezin baduzu aplikazio denda batean sartu? (Windows)

Nola instalatu dezakezu JW Library ezin baduzu aplikazio denda batean sartu? (Windows)

Ezin baduzu JW Library zure Windows gailuan instalatu Microsoft Store-tik, eskuz instalatu dezakezu JW Library aplikazioaren Windows-eko instalazio fitxategiak erabiliz.

Agian zure gailuaren konfigurazioa aldatu beharko duzu beste iturri batzuetatik aplikazioak instalatu ahal izateko. Ezarpenak aplikazioa erabili garatzaileentzako konfigurazioa aurkitzeko. Ondoren, beste iturrietatik aplikazioak instalatzeko aukera aktibatu. Oharra: Zure Windows-eko bertsioaren arabera, «Developer mode» edo «Sideload apps» terminoekin agertu daiteke.

Jaitsi eta instalatu JW Library Windows instalazio fitxategiak:

  1.  Aukeratu orrialde honetako Jaitsi botoia instalazio fitxategiak zure ordenagailuan jaisteko.

  2.  Saguko eskubiko botoia klikatu eta fitxategia deskonprimatu.

  3.  Karpeta ireki, Install.ps1 fitxategian saguko eskubiko botoia klikatu eta Run with PowerShell aukeratu.

  4.  Beharrezkoa bada, konfirmatu sinadura ziurtagiri baten instalazioa.

  5.  Instalazioa amaitu denean konfirmazio mezu bat agertzen da.

Etorkizunean aplikazioaren bertsio berririk dagoen egiaztatu.

  1.  Ireki Konfigurazioa aukera JW Library aplikazioan, zure gailuan instalatuta duzun bertsioa ikusteko.

  2.  Aplikazioko Konfigurazioa atalean agertzen den bertsio zenbakia orrialde honen amaieran agertzen dena baino txikiagoa bada, jaitsi eta instalatu aplikazioa goiko pausoak jarraituz.

Bertsioa: 14.3.45 (429479)